XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1955'GARREN URTEAN EUSKERAZ ARGITARATU DIRAN LIBURU TA ALDIZKARI BATZUEN BERRI.

Ona emen 1955'garren urtean euskeraz argitaratu diran liburu ta aldizkari batzuen berriak.

Euskal liburueri buruz Bibliographi-lan ederrak idatzi dituzte Allende-Salazar'ek, Landerretche'k, Ion Bilbao'k, Areito'k eta beste batzuk, batez ere Sorarrain'ek eta Vinson'ek.

Batzuk prantzesez, besteak gazteleraz.

Baña, nik dakidala beintzat, euskeraz ez da bibliographi-lanik argitaratu.

Azkenengo urteetan aurrerapide aundia egin du Euskal-Literatura-k.

Liburu ta aldizkari asko argitaratzen da.

Orra or Euzko-Gogoa eta Urkixo Mintegia'ren Egan aldizkari txalogarriak.

Aldizkari auek asko goratu dute euskal-izkuntza.

Norbaitek Euskal-Literaturaren Urrezko Aldia agertzen asi ote zaigun esan du....

Zorionez begi argiz aurrera begiratzen duten gazte asko dator, eta benetan poztu bear gaitu onek.

Gero horra hor: Joanak joan, Bidalien Egiñak, Loidi'ren polizi-eleberria (...).